Wang Shun, txineraz 汪 顺, (Ningbo, Zhejiang (Txina), 1994ko otsailaren 11a) igeriketan aritzen den kirolari txinatarra da.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), domina bat eskuratu zuen:
200 m lau-estiloan, brontzezkoa, 1.57,05eko denboran Michael Phelps estatubatuarraren (urrezkoa, 1.54,66koan) eta Kosuke Hagino japoniarraren atzetik (zilarrezkoa, 1.56,61ekoan) sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, domina bat eskuratu zuen:
200 m lau-estiloan, urrezkoa lortu zuen 1.55,00ko denboran Duncan Scott britainiarraren (zilarrezkoa, 1.55,28koan) eta Jérémy Desplanches suitzarraren aurretik (brontzezkoa, 1.56,17koan) sailkatuz.[1]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, brontzezko domina eskuratu zuen 200 m medley proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak