Wang Liuyi (txinera sinplifikatuz: 王柳懿, Shenzhen, 1997ko urtarrilaren 16a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.[1]
Ibilbidea
Wang Qianyi ahizpa bikia ere igerilari artistikoa du eta harekin osatzen du bikotea. 2022an Munduko txapeldunak izan ziren, 2023an bigarren egin zuten eta 2024an berriz lortu zuten Munduko txapelketa. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, urrezko domina irabazi zuten[2] eta Txinako taldearekin beste urrezko bat ere lortu zuten.
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak