Ronnie Walter Cunningham (Creston, Iowa, 1932ko martxoaren 16a - Houston, Texas, 2023ko urtarrilaren 3a) estatubatuar astronauta izan zen.
Marineetan sartu zen eta Koreako Gerrako 54 misiotan parte hartu zuen borrokarako hegazkinlari gisa. Gerra amaitu ondoren Santa Monicako Unibertsitatera itzuli zen eta fisikan lizentziatu zen.
NASAk 1963ko urrian aukeratu zuen astronauten entrenamenduetarako. 1968ko urrian Apollo 7 misioan parte hartu zuen Wally Schirra eta Donn F. Eiselerekin batera. Cunninghamek hamaika eguneko misioan gidatu zuen ilargi-modulua. 1971n NASA utzi zuen.