Wallace & Gromit: The Curse of the Were-Rabbit 2005eko Nick Park eta Steve Box ingeles zinema zuzendarien stop motion animaziozko film komikoa da, Aardman Animationsek DreamWorks Animationsekin batera ekoitzia. Nick Parkek sortutako Wallace & Gromit pertsonaien lehen luzemetraia da, aurretik lau laburmetraien protagonista izan zirelarik. Besteak beste, 2005ko Animaziozko film onenaren Oscar Saria eskuratu zuen.
Argumentua
Urteroko Barazki Erraldoien Lehiaketa etortzear da, eta Wallace eta Gromiten herrian barazkiekiko eromena zabaltzen da. Bi lagunak, beti bezain ekintzaile, bere azken asmakizunari esker aberasten ari dira: "Anti-Pesto" sistema, baratzetara sartzen saiatzen diren untxiak kontrolatzeko era humanitarioa. Bapatean, dena pikutara doa, pizti erraldoi, misteriotsu eta betezin bat azaltzen denean, baratzak gauez erasotzen eta aurrean jartzen zaion guztia suntsitzen.
Kanpo estekak