Wadi al-Far'a (arabieraz: وادي الفارعه: ) Zisjordaniako iparraldean dagoen erreka bat da, Damiako zubiaren hegoaldean Jordan ibaian husten dena. Zisjordaniako korronte handiena da.[1] Wadi al-Far'a Zisjordaniako eremu malkartsuan dago eta ekialderantz doa Jordan bailaratik, Wadi al-Far'ako herri palestinarretik pasatuz. Tirzah urtegia Wadi al-Far'a ibaiko urak biltzeko erabiltzen da, Jordan ibaira isuri baino lehen.[2]
Izena
Wadi al-Far'aren arabiar izena era askotan transliteratzen da erromatar idazkera. Artikulu determinatua honela idatz daiteke: al-, el-, gidoirik gabe, edo erabat baztertu daiteke artikuluarena. Wadi "ibai" da. eta ibaiaren izena ere haib¡nbat modutan transliteratu daiteke: Far'a, Fa'ra, Far'ah, Fa'rah, Farah, Fari'a edo Fari'ah. Diakritikoak erabiliz gero, Wādī al-Fāri`ah da.
Hebreerazko izenak ere era askotako transliterazioak ditu erromatar idazkeran. Haran edo errekarako hitza: Nahal edo Nachal. Izen bereziaren zati nagusia: Tirza, Tirzah, Tirtza and Tirtsa.
Iturri zaharretan
Flavio JosefokZarqa ibaia eta Jordan ibaia elkartzen diren tokitik hurbil dagoen bidegurutze bat izendatzen du, Wadi al-Far'atik oso urrun ez dagoena. Antzinate klasikoan Coreae (grezieraz: Κορέας: ) izena zuen.[3][4][5]
Pella eta Scythopolis alde batera utzita, Coreae-ra joan zen, non barrualdetik zetozen bidaiariak Judeara sartzen ziren.
Arkeologia
Leku neolitikoak
Wadi al-Far'a herria Qaraoun kulturaren gune arkeologiko neolitiko batzuetatik hurbil dago. Leku horietako hiru Francis Turville-Petre-k aurkitu zituen 1925 eta 1926 bitartean. Hauek dira: Wadi Farah, Shemouniyeh, eta lanerako toki bat Wadi Sallahn. Erreminta eta hondakin ugari aurkitu ziren, gutxi ezagutzen den kultura horri lotuak.
Tell el-Far'ah (Iparraldea)
Wadi al-Far'a herrixkatik gertu dagoen mendixka arkeologiko bat, Tell el-Far'ah (iparraldea), bibliako Tirzah gisa identifikatu da. Neolito, Alkolito, Brontze Aro eta Burdin Aroko okupazio-geruzak azaldu ziren. Tell el-Far'ah (iparraldekoa) deitzen zaio, Tell el-Far'ah-tik (hegoaldekoa) bereizteko; Gazako hegoaldean dagoen beste gune arkeologiko bat da.
↑Simchoni (1968), p. 478. Simchoni writes that Coreae is "a place that retains its name until today in Ḳurawa, near to the place where there is the confluence of the riverbed Wadi Far'a."
↑According to the American Journal of Theology, D.F. Buhl also adhered to the opinion, now almost universal, that Ḳoreā (Coreae) is to be sought for in Ḳurawa and Alexandrium in Ḳarn Sarṭabeh. (George Adam Smith, "Reviewed Work: Geographie des alten Palästina", in: The American Journal of Theology, vol. 1, no. 1 [Jan. 1897], p. 172).