Wałbrzych ('waUbżyh ahoskatua; alemanez: Waldenburg) Poloniako hego-mendebaldeko hiria da. Sudete mendietan dago, Silesia Behereko voivoderrian. 2010ean 120.197 biztanle zituen. Burdinbide-gune garrantzitsua da. Industria (industria kimikoa, ehungintza, artisautza, metalurgia) da ekonomia-jarduera nagusia. Hiritik hurbil, Bigarren Mundu Gerran erabili zen Gross-Rosen kontzentrazio-esparrua dago.
1975 eta 1998 artean Walbrzycheko voivoderriko hiriburua izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak