Voronezh (errusieraz: Воро́неж) mendebaldeko Errusiako ibaia da, Tambov, Lipetsk eta Voronezh oblastak zeharkatzen dituena. Don ibaiaren ezkerraldeko adarra da. 342 km luze da eta 21.600 km²ko arroa drainatzen du.
Ibai ertzeko hiri nagusiak Lipetsk eta Voronezh dira.
Hidrometria
Voronezh ibaiaren emaria 1932-1985 bitartean neurtu zen Lipetsken.[1] Ibaiak 15.300 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 71. Emari handiena apirilean du (335 m³/s) eta txikiena abuztuan (16,2 m³/s).
Voronezh ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Lipetsken neurtuak
Datuak: 1932 eta 1985 artean
Erreferentziak
Kanpo estekak