Lipetsk[1] (errusieraz: Липецк) Errusiako hiria da, Lipetsk oblastaren hiriburua. Herrialdearen mendebaldean dago, Voronezh ibaiaren ertzean, Don ibaiaren arroan, Moskutik 438 km hego-ekialdera. 2010ean 508.887 biztanle zituen[2].
Historia
XIII. mendeko kroniketan ageri da lehen aldiz aipatuta Lipetsk. 1284an mongolek suntsitu zuten. 1703an, Petri I.a Handiak galdategi bat eraikitzea agindu zuen, burdin meategien ondoan, armadarako obusak egiteko. 1779an, hiri-izaera eman zioten.
Bigarren Mundu Gerran hiria alemanen eraso-lerroan zegoen, baina Göringek zuzentzen zituen aireko indarrek ez zuten bonbardatu. Urteetan jardun dute historialariek eta aireko gerraren taktiketako espezialistek ikertzen zergatik geratu ote zen Lipetsk kalterik jasan gabe, baina ez dago azalpen garbirik.
Biztanleriaren bilakaera
1926 |
1939 |
1956 |
1962 |
1967 |
1970 |
1973 |
1976 |
1979
|
21.000 |
67.000 |
123.000 |
194.000 |
253.000 |
289.000 |
327.000 |
361.000 |
396.000
|
|
1982 |
1986 |
1989* |
1992 |
1996 |
2000 |
2002* |
2007 |
2010*
|
423.000 |
434.000 |
449.635 |
463.000 |
476.000 |
521.000 |
506.114 |
502.600 |
508.887
|
* Errolda urteak
Ekonomia
Hiriko industria nagusiak dira burdingintza, makinagintza, metalen eraldaketa, makina-erremintak, motorrak, produktu kimikoak, elikagaigintza eta ehungintza.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak