Volodymyr Oleksiiovych Struk (ukraineraz: Володимир Олексійович Струк; 1964ko maiatzaren 15a - 2022ko martxoaren 2a) politikari ukrainarra, Kreminnako alkatea zen tiroz erail zutenean. Luhanskeko Herri Errepublikaren independentziaren aldeko militantea zen.
Biografia
Luhansk Estatu Unibertsitatean graduatua, Eskualdeen Alderdian aritu zen hasieran eta, ondoren, Oposizioko Plataforma-Bizitzaren Aldekoan. 2012tik 2014ra Verkhovna Radan (Ukrainako Kontseilu Gorenean) diputatua izan zen. 2020tik hil arte Kreminnako alkatea izan zen, Luhanskeko Herri Errepublika autoaldarrikatuan, errusiarren aldeko lurraldean. 2022ko martxoaren bian etxean bahitu eta, ondoren, bihotzean tiroz hilda aurkitu zuten. Dirudienez, hilketa Ukrainako inbasioan aurrera eraman zituen errusiarren aldeko aktibitateen ondorioz izan zen.[1] Berria ezagututa, Anton Gerashchenkok, Ukrainako Barne Ministerioaren aholkulariak, zera idatzi zuen Telegram aplikazioan: "Traidore bat gutxiago dago Ukrainan. Luhansk eskualdeko Kreminnako alkatea, Luhanskeko parlamentuko diputatu ohia, hilda aurkitu dute".[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak