Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdia urtero otsaileanTxilekoViña del Mar hiri turistikoan ospatzen den kantu jaialdi bat da. Arruntki Viña del Marko Jaialdia, Viñako Jaialdia edo soilik Jaialdia ere deitzen da. 1960tik ospatua mundu mailan munduko musika jaialdirik garrantzitsuenetakotzat hartua dago, baita Amerikako musika jaialdirik garrantzitsuena ere.
Jaialdia, Quinta Vergarakoanfiteatroan egina, 15.000 pertsonentzako tokia duena, zuzenean telebistatik eta irratitik ematen da. Viña del Marko Jaialdiak errekorreko neurketak lortzen ditu telebistako rankingetan, eta milioika dolar mugitzen ditu babes, lotutako telebista saio, publizitatea eta turismoari dagokienez beste arlo batzuen artean. Nazioarteko eta folklore lehiaketak jaialdiaren jatorria izan ziren arren, gonbidatutako artistak bihurtu dira jaialdiko benetako protagonistak, garrantzi mediatikoari dagokionez lehiaketak bigarren maila batean utziz.
Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdiaren jatorria nahiko xumea izan zen. Viña del Mar udalerriko Turismo eta Harreman Publikoen Departamenduko zuzendaria zen Carlos Ansaldoren ekimenari esker, 1959an musikari talde bat Arte Ederren Eskolako ikasleen feria bat girotzeko deitua zen Quinta Vergarako lorategietan. Lehen bertsio honen arrakastak 1963an telebistatik emateko eskubideak Valparaisoko probintziarentzat UCV Televisión kateari eta Santiagorako Txileko Unibertsitateko Telebistako 9. Kateari ematea eragin zuen, nortzuk 1971 arte mantendu zuten. 1964an anfiteatro xume bat eraiki zen aire librean, honen egurrezko eskenategia maskor akustiko batez koroatua zegoelarik, soinua publikoari bidaltzen eta artistak Viña del Marko gau hotzetatik babesten laguntzen zuena, eta jaialdiko ikur bihurtu zena. Publikoa egurrezko eserlekuetan esertzen zen lurrezko zoru gainean, eta ikusle asko Quinta Vergara inguruan dauden muinoetan jartzen zen, baita gertuko zuhaitzen tontorretan ere, jaialdiari probintziar kutsu argi bat emanez.
Denboraren igaroan, jaialdia Txileko musika jaialdirik garrantzitsuena bihurtzen hasi zen egundaino.
1978an, koloretan eman zen Txileko lehen telebista saioa izan zen, nazioartera erabat hedatzeko eman beharrezko pausoa emanez, europar estazio batek Espainiara eta beste europar herrialde batzuetara igorri baitzuen.