Viyaleta Bardzilouskaia

Viyaleta Bardzilouskaia

Bizitza
JaiotzaMahiliou, 2005 (18/19 urte)
Herrialdea Bielorrusia
Jarduerak
Jardueraktrampoline gymnast (en) Itzuli
Jasotako sariak

Viyaleta Aleksandrovna Bardzilouskaia (bielorrusieraz: Віялета Аляксандраўна Бардзілоўская, Mahiliou, 2005eko ekainaren 7a) bielorrusiar kirolaria da eta gimnastika erritmikoan parte hartzen du tranpolin modalitatean.[1]

2024ko Olinpiar Jokoetan atleta neutral gisa hartu zuen parte eta zilarrezko domina eskuratu zuen.[2]

Ibilbidea

Lau urte zituela hasi zen gimnastika egiten. 2017an Europako gazte mailako txapelketan hartu zuen eta urrezko domina irabazi zuen sinkronizazio proban Maryia Siarheyeva bikote zuela[3]. Bielorrusiako taldeak zilarrezko domina eskuratu zuen gainera Errusiaren atzetik.

2022an egin zuen senior mailako debuta, Bakun jokatu zen Munduko Kopan, eta zazpigarren postuan gelditu zen banakako lehiaketan. 2022an Nazioarteko Gimnastika Federazioak kirolari errusiar eta bielorrusiarrei nazioartean parte hartzeko debekua ezarri zien Errusiaren Ukrainako inbasioaren zigor gisa[4], eta herrialdeko txapelketatan soilik lehiatu ahal izan zen. Bielorrusiako txapelduna izan zen. 2024an atleta "neutralei" debekua altxatu eta Munduko Kopan lehiatu ahal izan zuen eta han lortu zuen Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera.[5]

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen banakako proban. Banakako Atleta Neutralak taldearen barnean domina lortu zuen lehenengo kirolaria izan zen.[2]

Nazioarteko palmaresa

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 2. lekua, zilarrezko domina Banakakoa

Erreferentziak

  1. «BARDZILOUSKAYA Viyaleta - FIG Athlete Profile» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  2. a b «Trampoline: Viyaleta Bardzilouskaya, first medal for a neutral» www.insidethegames.biz 2024-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  3. (Ingelesez) «Belgium, Belarus and Russia golden as #TraSochi2021 concludes» European Gymnastics (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  4. «FIG adopts further measures against Russia and Belarus» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  5. (Errusieraz) «SB news» www.sb.by (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).

Kanpo estekak