Vitalina Batsaraxkina (errusieraz: Виталина Игоревна Бацарашкина, Omsk, 1996ko urriaren 1a), Errusiako kirol-tiratzailea da. 2020koko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen eta aurrez 2016ko Olinpiar Jokoetan ere bazuen domina bat irabazia. Errusiako Kirolaren merituaren domina ere lortu du[1].
Kirol ibilbidea
Txikitatik izan zuen kirolerako joera. 6 urterekin arrantzan hasi zen, 10ekin tiroa praktikatzen hasi zen eta bere errifle propioa zuen, eta 12rekin UAZ autoak gidatzen zituen[2].
2014ko Europako Gazte mailako tiro txapelketan hirugarren egin zuen 10 m aire pistola proban eta hurrengo urtean munduko txapelduna izan zen. 2016ko Rioko Jokoetan finalean sartu zen eta zilarrezko domina lortu zuen[3].
2018ko Munduko txapelketan urrezko domina (10 m aire pistola), zilarrezkoa (25m aire pistola) eta brontzezkoa (10m taldekakoa) eskuratu zituen. Tokioko Olinpiar Jokoetan 10m eta 25 m pistolako probak irabazi zituen proba 10 metroko puntuaziotan errekor olinpikoa hautsiz[4]. Hirugarren domina bat ere kolkoratu zuen, 10m pistola mixtoan bigarrena izan baitzen Artem Chernousovekin bikotea osatuz.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak