Vilanova i la Geltrúko geltokia, Kataluniako Vilanova i la Geltrú udalerriko tren geltokia da, Garraf eskualdean.
Renfe Operadora konpainiaren Bartzelona-Vilanova-Valls arteko aldirietarako R2 Hegoaldea lineen geltokia da, bai eta distantzia ertaineko R13, R14, R15 eta R16 lineena ere.
Bartzelonako probintziaren hegoaldeko tren loturagune garrantzitsua da, Mediterraneoaren kostaldean zehar, Tarragonako probintzian barna Valentziako Erkidegora doazen lineaz gain Lleidako probintzian barna Aragoira doazen lineek ere bertan bat egiten baidute, Bartzelona hiribururako bidean.
Kanpo estekak