Vila Nova de Gaia Portugalgo kontzejurik populatuenetarikoa da, Portoko barrutian dagoena. Barrutiko hiriburua den Porto baino handiagoa da.
Geografia
Douro ibaiaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago, Portoren parean. Don Luis I.a zubi ezagunak elkartzen ditu hiri biak. 15 fregesia (parrokia) ditu, handienak Mafamude e Vilar do Paraíso (52.000 biztanle), Santa Marinha e São Pedro da Afurada (33.000) eta Canidelo (27.000) dira.
Udalerriak duen 17 kilometrotako kostaldean 17 hondartzek bandera urdin dauzkate. Honek turismoarentzako oso erakargarria bihurtzen du. Hondartza ezagunenak Miramar, Granja, Aguda, Valadares, Francelos, Madalena eta Canidelo dira.
Historia
Lehenengo asentamentuak zeltiar kastro batean omen daude, agian neolitoraino ere joan gaitezke. Erromatarren garaian dagoeneko bazen herri bat hemen eta Cale izena eman zioten.
Maurien inbasioaren ondoren 1000 urtearen inguruan Duero ibaia bihurtu zen musulman eta kristauen arteko muga. Biztanleek Porton babes hartu zuten eta Cale edo Gaia hustu egin zen. 1035ean musulmanak bidali eta iparraldetik iritsi zirenek gaztelua eraiki eta Vila Nova de Gaia sortu zuten (Gaia hiri berria).
Erdi Aroan Porto hiriarekin batera "Porto Cale" sortu zen eta X mendean Leongo Erresumaren barnean Condado Portocalense sortu zen. 1139an independentzia lortu eta Alfontso I.a Portugalgo lehen errege bihurtu zen.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
Demografia
Hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak