Vidhu Vincent
| Vidhu Vincent | |
|---|---|
(2015) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kollam, 1975 (50/51 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zinemagilea, dokumentalgilea, kazetaria eta film-zuzendaria |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Network of Women in Media, India (en) |
Vidhu Vincent (Kollam, Kerala, 1975eko irailaren 23a) indiar zinema zuzendari, idazle, kazetari eta antzerki ekintzailea da. Manhole filmarekin egin zuen zinemarako debuta, eta Zuzendari Onenaren Kerala State Film Award Saria irabazi zuen film horrekin. Keralako 21. Nazioarteko Zinemaldian, filmak bi sari irabazi zituen, Zuzendari Hasiberri Onenaren Saria barne. Jaialdi horren historian hori lortu zuen lehen emakumea izan zen. Gujarateko herri batean tradizioen aurka matxinatzeagatik esklabo egin zituzten lau emakumeren bizitza kontatzen zuen.[1]
Bizitza
Vincent Kollamen jaio zen eta Asianeten hasi zuen bere ibilbidea, telebistako kazetari gisa. Bertan, dokumentalek eta filmek erakarri zuten, eta Thiruvananthapuram-eko The Centre for Development of Imaging Technology(C-Dit) zentroarekin bat egin zuen. Keralako hondar erauzketari, Kasaragodeko endosulfanaren biktimei eta emakumeen aurkako erasoei buruzko lanek eztabaida garrantzitsuak sortu zituzten Keralako Asanblada legegilean eta Indiako estatu horretako publiko orokorraren artean. Asianet News-eko erreportaria zen 2003an Muthangako gertakariak jazo zirenean, adivasien lurralde eskubideen aldeko borroka, orduan Vincentek bere lana utzi eta mugimenduarekin bat egin zuen. Geroago, poliziak atxilotu egin zuen protestetan parte hartzeagatik.[2]
Muthangako gertakarien ondoren atsedenaldi bat hartu zuen filosofian Master of Social Work eta Master of Arts tituluak lortzeko. Eguneroko kazetaritzara itzuli baino lehen Society and Insurgency in Manipur, India (Gizartea eta Matxinada Manipurren, Indian) saiakera luzea argitaratu zuen 2014an.[3]
2010ean, Vincent Penkoottu-ko emakumeen eskubideen alde lan egiten zuen sindikatuko lehen presidentea aukeratu zuten. 2017an, Women in Cinema Collective-ren eraketan parte hartu zuen, Malayalam zinema industriako emakume artista eta langileen aurkako indarkeriari erantzuteko..[4][5]
Vidhu Vincentek telebistarako Nadakaanthyam filma estreinatu zuen 2015ean. Antzerkiko aktore baten bizitza eta egunerokotasunean amaiera topatzeko zuen borroka zituen oinarri istorioak. Film laburrak lau sari garrantzitsu irabazi zituen Kerala State Television Awards sarietan, tartean zuzendari onenarena, gidoi onenarena eta film labur onenarena.[6]
Alemaniara egindako bidaian oinarritutako bidaia-egunkaria ere argitaratu zuen Vincentek, nazismoari buruzko serie grafiko batean, malayalam astekari batean. Chintha Publishers-ek liburu formatuan argitaratutako serie kritikoak Daivam Olivil Poya Naalukal zuen izenburu.[3]
2014an, Vrithiyude Jathi (2014) (Kasta eta garbiketa ) dokumentala estreinatu zuen, Kollam-go auzo batean bizi ziren Keralako estoldak garbitzera jaisten zirenen bizitzari buruzkoa. Geroago, film luze batera egokitu zuen Vincentek bere dokumental saritua, Manholerekin debuta eginez zuzendari gisa. Filma Keralako XXI. Nazioarteko Zinemaldiko Nazioarteko Lehia sailean sartu zen; Festibalaren historian film bat proiektatu zuen lehen emakumea izan zen. Zinemaldian, filmak bi sari jaso zituen – Malayalam-eko Film Onenaren FIPRESCI Saria eta "Silver Crow Pheasant Saria" (Zuzendari Hasiberri Onena). Filmak John Abraham saria jaso zuen (aipamen berezia), Indiako Zine Elkarteen Federazioko Kerala kapituluak sortua. 2017an, Indiako zinemagileak Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen 47. Kerala State Film Awards sarietan, eta kategoria horretan Estatuko Sari bat irabazi zuen lehen emakumea izan zen.[7][8][9][10]
2019an Stand Up estreinatu zuen, aukera baten bila zebilen komediante baten istorioa eta 2020an Singers of Liberation film laburra eta Rebirth of a River dokumentala.[11]
Filmografia
| Urtea | Filma | Kategoria eta sariak | Ref. |
|---|---|---|---|
| 2020 | Singers of Liberation | Film laburra | |
| 2020 | The Rebirth of a River | Dokumentala | |
| 2019 | Stand Up | Filma | |
| 2016 | Manhole | Kerala State Film Award film onenari Kerala State Film Award saria zuzendari onenari
Best Debut Director zuzendari hasiberriari, IFFKFIPRESCI award for Best Malayalam Cinema, IFFK |
[12] |
| 2015 | After the End of Drama | Laburmetraia
Kerala State Television eta Journalism Award, zuzendari eta gidoilari onenari |
|
| 2014 | Vrithiyude Jathi | Dokumentala | [1] |
Erreferentziak
- ↑ imagineindia. (2 de enero de 2018). Manhole (Vidhu Vincent) India. Imagineindia 2018. .
- ↑ Vidhu Vincent is the first Malayali director to be part of IFFK. 21 de octubre de 2016.
- ↑ a b Binoy, Rasmi. (8 de diciembre de 2016). Ground realities. .
- ↑ 'Penkoottu' highlights woes of women employees. 9 de marzo de 2010.
- ↑ Kerala's Women in Cinema Collective registers as society, to fight for geneder parity. .
- ↑ Reporter, Staff. (4 de junio de 2016). Television awards announced. .
- ↑ «Vidhu Vincent: woman power of Malayalam cinema» Malayala Manorama 16 de diciembre de 2016.
- ↑ Ottayalpatha, Manhole win FFSI laurels. 18 de febrero de 2017.
- ↑ Vidhu Vincent bags best director award for 'Manhole'. 7 de marzo de 2017.
- ↑ Ayyappan. (8 de marzo de 2017). The politics of Kerala state film awards. .
- ↑ LLC, Revolvy. «"Stand Up (2019 film)" on Revolvy.com» www.revolvy.com.
- ↑ Prakash, Asha. (7 de marzo de 2017). «Vidhu Vincent's Manhole sweeps best film and best director» The Times of India.
Ikus, gainera
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.