María Victoria "Vicky" Piñeiro Guiance (Cangas, 1983ko urriaren 20a - ) galiziar arraunlaria da. Kontxako bandera zortzi aldiz irabazi du, eta zazpi aldiz Emakumezkoen Traineru Liga.
Ibilbidea
Mecos taldean hasi zen arraunean eta 2006tik aurrera Astillerora joan zen. Kontxako aurreneko bi ekitalditan bigarren postua eskuratu zuen kantabriarrekin.
2010an Galiziara itzuli zen, Samertolameu taldera eta honen bidez Rias Baixas selekzioarekin hiru Kontxako Bandera irabazi zituen jarraian. 2015ean Zumaiak fitxatu zuen eta 2017an San Juanek. Batelerakin beste bi Kontxa eta bi Liga eskuratu zituen[1]. 2018an arraunlariek San Juan utzi zutenean Victoria Oriora joan zen eta berriz ere Kontxak eta Ligak irabazi zituen[2].
Taldeak
Garaipenak
Traineruan
- Kontxako Bandera (8)
- Rias Baixas (3): 2010, 2011, 2012.
- San Juan (2): 2017, 2018.
- Orio (3): 2019, 2020, 2022.
- Euskotren Liga (7)
- Rias Baixas (2): 2009, 2010.
- San Juan (2): 2017, 2018.
- Orio (3): 2019, 2020, 2022.
- Espainiako Txapelketa (2): 2010, 2011.
- Galiziako Txapelketa (2): 2010, 2014.
- Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga (1): 2010.
Erreferentziak
Kanpo estekak