Viaje al cuarto de una madre 2018ko Celia Rico Clavellino andaluziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Filma Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean aurkeztu zuen, 2018an. Lan honekin hainbat sari eta izendapen jaso zituen zinemagileak: Epaimahai Gaztearen saria Donostian, lau Gaudi, Feroz sari bat, eta lau Asecan sari (Andaluziako Idazle Zinematografikoen Elkartearenak).[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Leonorrek etxetik alde egin nahi du, baina ez da ausartzen amari esatera. Izarrek ez du alde egitea nahi, baina ezin du bere ondoan eduki. Ama-alabek bizitzaren etapa berri horri aurre egin beharko diote, beren mundua kolokan baitago.
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak