Veronica Guerin, 2003ko Joel Schumacher estatubatuar zinema zuzendariaren biografia film bat da. Veronica Guerin irlandar kazetariaren bizitzan oinarritua dago. Cate Blanchett, Gerard McSorley, Ciarán Hinds, Brenda Fricker eta Amy Shiels aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1990eko hamarkada, Irlandako Errepublika. Veronica Guerin (Cate Blanchett ) Sunday Independent egunkariko kazetari saiatu eta kementsua da eta Dublin hiriburuko irlandar mafiaren droga trafiko kasuak ikertzen ditu. Ondorioz, Irlandako narkotrafikoa negozioaren datu ugari argitara aterako ditu, horrek John Gilligan (Gerard McSorley ) eta Gerry Hutch (Alan Devine) irlandar mafiaburuen ezinikusia eta gorrotoa ekarriko dizkio, haien heriotz mehatxuak jasoz. Azkenean, 1996ko ekainaren 26ean, Veronica autoan bakarrik gidatuz zihoala,k semaforo gorri batean gelditu, eta une hartantxe motoz zetozen Gilligan taldeko bi kide aurpegia ezkutaturik zutela autoaren parean jarriz Veronica tiroz hil zuten.
Aktoreak
Kanpo estekak