Vendabantustan bat izan zen, hau da, Hegoafrikakoapartheid sistema arrazistaren barruan etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomo bat. 1979an independentzia eskuratu zuen[1]. 1994an, apartheid erregimena suntzitua izan ondoren, Hegoafrikar Errepublikan integratu zen berriro ere[2]. Bantuen Venda herria edo etniarako sortu zen.
Geografia
Guztira 7.460 km² hedadura zuen Vendako Errepublikak, eta 635.000 biztanle. Vendera, ingelesa eta afrikaans ziren hizkuntza zabalduenak.[3] Hiriburua Thohoyandou da. Populazio gehiena beltza da.
Politika
Patrick Mphephu (1924-1988) izan zen 1979tik 1988ra herrialde honen lehen presidentea.
1994an, Hegoafrikan berriro ere integratu zenean, biztanle asko ez zeueden ados eta, urteekin, independentziaren aldeko mugimendua antolatu da. Independentziaren aldeko nagusia Dabalorivhuwa Patriotic Front (euskaraz Dabalorivhuwa Fronte Abertzalea) da. Bereziki deigarria izan zen Unrepresented Nations and Peoples Organization (Ordezkaririk gabeko Nazio eta Herrien Erakundea) erakundean integratu zirenean, 2003koazaroaren 14an.
Barrutiak 1991an
Hona hemen urte horretan bereizi egin ziren barrutiak eta haien populazioak:[4]