Vasco Núñez de Balboa (1475, Jerez de los Caballeros – 1519ko urtarrilaren 15a, Acla, Panama) espainiar esploratzailea eta konkistatzailea izan zen.
Bizitza
Ozeano Barea ekialdeko kostaldetik ikusi zuen lehenbiziko europarra izan zen, bai eta Amerikan kokaleku iraunkor bat ezarri zuen lehenbiziko europarra ere. Izan ere, beste kolono zenbaitekin, Santa Maria la Antigua hiria sortu zuen Darienen, eta bertako alkate izendatu zuten. Hango jauntxoengandik jakin zuen beste itsaso eta lurren berri. Núñez de Balboaren etsaiek, urretan aberats omen ziren lur horiez jabetu nahirik, talde handia bidali zuten Espainiatik. Balboak aurrea hartu zien, ordea. Talde txiki bat antolatu, Francisco Pizarro lagun hartuta, istmoa bestalderaino igaro zuen eta 1513ko irailaren 25ean itsaso berria aurkitu zuen. Pedrarias Dávilak Balboa auzitara eraman eta lepoa moztera kondenatu zuten.
Erreferentziak