Valérie Mangin
Valérie Mangin (Nancy, 1973ko abuztuaren 14a) Frantziako komiki gidoilaria da.
Biografia
Lehen urteak eta ikasketak
Valérie Mangin-ek Lorrenan egin zituen bere lehen ikasketak. Bertan batxilergo zientifikoa egin zuen; baina, hala ere, ez zituen letrak alde batera utzi, 1990ean sari bat irabazi baitzuen Frantziako Batxilergoko ikaslerik onenak saritzen dituen Concours général lehiaketan, latinezko bertsioan.[1] 1991n Parisko Enrike IV.a lizeoan onartu zuten Goi mailako eskoletan sartu ahal izateko prestatze klaseetan (Classes préparatoires aux grandes écoles - CPGE).[1]
1994an, Valérie Mangin Parisko École nationale des chartes izeneko Grande école-an (goi mailako ikasketa zentroa) ikasten hasi zen.[2] Bertan, Aro modernoko erakundeen historiari buruzko tesi bat defendatu zuen: De la Grande Chancellerie au ministère de la Justice (1774-1792). Hari esker, artxibozain paleografiko titulua lortu zuen, eta administrazio publikoko ateak ireki zitzaizkion.[1] Aldi berean, Sorbonako unibertsitatean historia ikastaro bat egin zuen eta beste bat, unibertsitate berean, artearen historiari buruzkoa.[1]
Geroago, baina, nahiago izan zuen komikigintzan jardun.[1]
Ibilbide profesionala
Mangin, ikasle garaian, komikizale handia zen. Egun batean, liburu-denda batean egin zen Cryozone komiki sailaren sinadura-saio batean, haren egile Denis Bajram ezagutu zuen.[1]
1999ko abuztu bukaeran, Mangin eta Bajram ezkondu ziren, eta, handik aurrera, elkarrekin lan egin zuten Saint Julien le Pauvre kalean zuten tailerrean, Parisko Notre Dame katedralaren ondoan.[1] Bajramek Mémoires mortes sailaren Feu destructeur lehen liburukiaren elkarrizketak idaztea proposatu zion ( Les Humanoïdes Associés, 1999).[3] Ondoren, Océans sans eau bigarren liburukiaren gidoia egin zuen, Denis Bajramen sinopsi batean oinarrituta.[4]
2000. urtean, Aleksa Gajić komikigile serbiarrak marraztutako zientzia-fikziozko komiki-sail berri baten gidoia egin zuen Éditions Soleil argitaletxean: Le Fléau des dieux.[5] Seriea sei liburukiz osaturik dago. Lehena, Morituri te salutant, 2001eko urtarrilean atera zen[6], eta azkena, Exit, 2006ko ekainean[7]. Serieak hasiera eman zion Chroniques de l'Antiquité galactique izeneko sail handiago bati, Le Fléau des dieux-ez gain, Le Dernier Troyen[8], La Guerre des dieux[9] eta Imperator[10] barne hartzen dituena.[1]
Valérie Manginek Denis Bajram-ekin Quadrant Solar argitaletxea sortu zuen 2006an; bertako bilduma zuzendari izan zen 2008ra arte.[1] 2013tik aurrera, Griffo komikigile belgikarrarekin elkartu zen Abymes komiki saila egiteko.[11]
Parisen, lehenengo, eta gero Bruselan hainbat urte eman ondoren, Bayeux-era (Normandia) joan zen bizitzera.[12]
Argitalpenak
Chroniques de l’Antiquité galactique (Amaitutako saila)
- Le Fléau des dieux (Amaitutako saila)
- 1 Morituri te satutan, Soleil Productions, 2000. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Aleksa Gajić
- 2 Dies Irae, Soleil Productions, 2001. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Aleksa Gajić
- 3 Urbi et Orbi, Soleil Productions, 2002. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Aleksa Gajić
- 4 Vae victis, Soleil Productions, 2004. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Aleksa Gajić
- 5 Dei ex machina, Soleil Productions, 2005. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Aleksa Gajić
- Le Dernier Troyen (Amaitutako saila)
- 1 Le Cheval de Troie, Soleil Productions, 2004. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Thierry Démarez
- 2 La Reine des Amazones, Soleil Productions, 2004. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Thierry Démarez
- 3 Les Lotophages, Soleil Productions, 2005. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Thierry Démarez
- 4 Carthago, Quadrants, Quadrant Solaire, 2006. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Thierry Démarez
- 5 Au-delà du Styx, Quadrants, Quadrant Solaire, 2007. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Thierry Démarez
- 6 Rome, Quadrants, Quadrant Solaire, 2008. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Thierry Démarez
- La Guerre des dieux (Bertan behera utzitako saila)
- 1 De bruit et de fureur, Quadrants, Quadrant Solaire, 2010. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Dean Yazghi Koloreak: Dina Kathelyn
- Imperator (Bertan behera utzitako saila)
- 1 Les Fascistes sont éternels, Quadrants, Quadrant Solaire, 2012. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Fafner
Beste serie batzuk
- Abymes (Amaitutako saila)
- 1 Première partie, Dupuis, Aire Libre, 2013. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Griffo
- 2 Deuxième partie, Dupuis, Aire Libre, 2013. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Damien Garavagno, Loïc Malnati eta Benoît Picard - Koloreak: Loïc Malnati
- 3 Troisième partie, Dupuis, Aire Libre, 2013. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Denis Bajram
- Alix Senator[13][14] (Aribideko saila)
- 1 Les Aigles de sang, Casterman, Jacques Martin, 2012. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Thierry Démarez
- 2 Le dernier Pharaon, Casterman, Jacques Martin, 2013. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Thierry Démarez
- 3 La Conjuration des rapaces, Casterman, Jacques Martin, 2014. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Thierry Démarez
- 4 Les Démons de Sparte, Casterman, 2015. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Fabien Alquier
- 5 Le Hurlemente de Cybèle, Casterman, Jacques Martin, 2015. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Fabien Alquier
- 6 La montagne des morts, Casterman, Jacques Martin, 2017. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 7 La puissance et l'éternité, Casterman, Jacques Martin, 2018. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 8 La cité des poisons, Casterman, Jacques Martin, 2018. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 9 Les spectres de Rome, Casterman, Jacques Martin, 2019. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 10 La forêt carnivore, Casterman, Jacques Martin, 2020. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 11 L'esclave de Khorsabad, Casterman, Jacques Martin, 2020. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 12 Le disque d'Osiris, Casterman, Jacques Martin, 2021. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 13 L'antre du Minotaure, Casterman, Jacques Martin, 2022. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 14 Le Serment d'Arminius, Casterman, Jacques Martin, 2025. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 15 Les Cercles des géants, Casterman, Jacques Martin, 2024. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak: Thierry Démarez - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- Le Club des prédateurs (Aribideko saila)
- DoggyBags (Amaitutako saila)
- Volume 10, Ankama Éditions, Label 619. Gidoia: Bartosz Sztybor eta Valérie Mangin - Marrazkiak: Thomas Rouzière, Mojo eta Yvan Shavrin - Koloreak: <Quadrichromie>
- Volume 11, Ankama Éditions, Label 619. Gidoia: Valérie Mangin eta David Hasteda - Marrazkiak: Loïc Sécheresse - Koloreak: <Quadrichromie>
- Drakko (Amaitutako saila)
- 1 La treizième horde, Quadrants, Quadrants Solaire, 2011. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Aleksa Gajic
- 2 La nébuleuse des serpents, Quadrants, Quadrants Solaire, 2012. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Aleksa Gajic
- Du plomb pour les garces (Amaitutako saila)
- Expérience mort (Amaitutako saila)
- KGB (Amaitutako saila)
- 1 Les Démons du Kremlin, Quadrants, Solaire, 2006. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Malo Kerfriden
- 2 Le Sorcier de Baïkonour, Quadrants, Solaire, 2008. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Malo Kerfriden
- 3 Le Royaume de Belzébuth, Quadrants, Solaire, 2008. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Malo Kerfriden
- 4 La Porte du paradis, Quadrants, Solaire, 2010. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Malo Kerfriden - Koloreak: Benjamin Hofseth
- Le livre de Skell (Amaitutako saila)
- 1 Chant 1, Quadrants, 2012. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Stéphane Servain
- 2 Chant 2, Quadrants, 2013. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Stéphane Servain
- Luxley (Amaitutako saila)
- 1 Le Mauvais œil, Soleil Productions, 2005. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Francisco Ruizgé - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 2 Sainte Inquisition, Quadrants, Quadrant Solaire, 2006. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Francisco Ruizgé - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 3 Le sang de Paris, Quadrants, Boussole, 2008. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Francisco Ruizgé - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 4 Le Sultan, Quadrants, Boussole, 2009. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Francisco Ruizgé - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- 5 Le Nouveau Monde, Quadrants, Boussole, 2011. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Francisco Ruizgé - Koloreak: Jean-Jacques Chagnaud
- Les Mémoires mortes (Amaitutako saila)
- 1 Feu destructeur, Les Humanoïdes Associés, 2000. Gidoia: Denis Bajram eta Valérie Mangin (elkarrizketak) - Marrazkiak: Lionel Chouin - Koloreak: Fréon
- 2 Océan sans eau, Les Humanoïdes Associés, 2003. Gidoia: Denis Bajram eta Valérie Mangin - Marrazkiak: Lionel Chouin - Koloreak: Denis Bajram
- Petit Miracle (Amaitutako saila)
- 1, Soleil Productions, Fantastique, 2003. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Griffo
- 2, Soleil Productions, Fantastique, 2004. Gidoia : Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak : Griffo
- Rayons pour Sidar[15] (Amaitutako saila)
- 1 Lorrin, Ankama éditions, 2014. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Emmanuel Civiello
- 1 Lionel, Ankama éditions, 2015. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Emmanuel Civiello
Album bakarrak
- Mortemer, Soleil Productions, Hanté, 2008. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Mario Alberti
- Trois Christs, Quadrants, Astrolabe, 2010. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Denis Bajram eta Fabrice Neaud - Koloreak: Denis Bajram
- Jeanne d'Arc, Dupuis, 2011. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Jeanne Puchol - Koloreak: Elvire De Cock
- Moi, Jeanne d'Arc, Des ronds dans l'O, 2012. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Jeanne Puchol
- Marie Moinard eta beste batzuk, En chemin elle rencontre...: Les artistes se mobilisent pour l'égalité femme-homme - 3 komiki sailean parte hartzea, Vincennes-Paris, Des ronds dans l'O / Amnesty International, 2013ko otsaila, 84. or. (ISBN 978-2-917237-46-5)
- Inhumain, Dupuis «Aire libre», 2020, (ISBN 979-10-34733-02-6). Gidoia: Denis Bajram eta Valérie Mangin - Marrazkiak eta koloreak: Thibaud De Rochebrune
- Erreur système, Jenolab komikigileaekin batera, CASTERMAN, 2022, 96 or. (ISBN 9782203166462)
- Les futures de Liu Cixin: Pour que respire le dèsert, DELCOURT, 2022, 66 or. (ISBN 9782302092761)
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Valérie Mangin» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-06 data duen 204946175 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b c d e f g h i (Frantsesez) «Valérie Mangin» archives.valeriemangin.com (mangin.tv : who is who) (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) Bréhaut, Frédérique; Mangin, Valérie. (2012-10-11). 25e Heure du livre : Valérie Mangin : "Alix nouvelle génération". (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) «Les mémoires mortes, tome 1 : Feu destructeur» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) «Les mémoires mortes, tome 2 : Océans sans eau» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) Legrain, A.. «Le fléau des dieux - BD, informations, cotes» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Le fléau des dieux -1- Morituri te salutant» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Le fléau des dieux -6- Exit» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) «Le dernier troyen - BD - Série - Babelio» www.babelio.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) «La guerre des Dieux - Série - Babelio» www.babelio.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) «Imperator, tome 1 - Max von Fafner» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ Henri Filippini. (février 2013). «Abymes, t. 1 : mise en abyme» dBD (70): 74...
- ↑ (Frantsesez) COUÉ, Aurore. (2016-12-17). «La Bayeusaine Valérie Mangin fait revivre « Alix »» Ouest-France.fr (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) Pasamonik, Didier. «"Alix Senator", un "reboot" réussi» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) Naeco, Sébastien. (2012-09-15). «Alix Senator : l’âge et le galon font tout à l’affaire | Le Comptoir de la BD» Le Monde (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Frantsesez) Tilleuil, Y.. «Rayons pour Sidar 1. Lorrain» www.bdgest.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
Bibliografia
- (Frantsesez) Gaumer, Patrick, « Mangin, Valérie », IN Dictionnaire mondial de la BD, Paris, Larousse, 2010 (ISBN 9782035843319), 557 or.
- (Frantsesez) L., C.. (2013ko urtarrilaren 25a). «Scénariste sur un coup de foudre» Aujourd'hui en France.
- (Frantsesez) Erredakzioa; Mangin, Valérie; Bajram, Denis. (2007ko otsailaren 20a). «Valérie et Denis, la passion du 9ème Art» Ouest-France.
- (Frantsesez) Mangin, Valérie; Perez, Damien. (2008ko uztaila). «Mangin va à dame (blanche)» Casemate (6): 42-43...
- (Frantsesez) Mangin, Valérie; Marie, Alexis. (2011ko maiatzaren 7a). «On avait envie de montrer la femme émancipée» La République du Centre..
- (Frantsesez) Filippini, Henti. (2008ko abuztua). «Sueurs froides : Mortemer» dBD (25): 15...
- (Frantsesez) Mimran, Olivier. (2014ko maiatza). «Rayons pour Sidar, t. 1 : mission de secours» dBD (83): 78...
Kanpo estekak
|
|