Dina Kathelyn
Dina Kathelyn (Uccle, Brusela-Hiriburua eskualdea, 1934 - 2024ko urria) Belgikako eleberrigilea, gazte-literaturako idazlea, ilustratzailea, margolaria eta kolorista da. Batzuetan, Catherine Haegen ezkontza abizena edo Dina-k. Tourneur ezizena erabiltzen ditu.
Biografia
Dina Kathelyn 1934an jaio zen Bruselako metropoli-eremuko Uccle udalerrian.[1] Bi urtez humanitateak ikasi ondoren, arte ikasketak egin zituen Bruselan, Fernand Cocq eskolan, Marcel Hastir margolariaren tailerrean eta, azkenik, Saint-Gilleseko Akademian, Léon Pringels margolariaren klasean, non Gobernuaren Zilarrezko Domina lortu zuen.[2][3] Liejako Arte Ederretako Akademiako graduazio epaimahaiko kide izan zen.[3] Arte-ikasketak egin ondoren, Dina Kathelyn ilustratzaile gisa hasi zen lanean publizitate-agentzia batean. Bertan zortzi urte eman zituen, eta horren ostean, beregain[2] jarraitu zuen lanean.[3] Belgikako Gurutze Gorriaren liburuak ilustratzen zebilela, Casterman argitaletxeko gazteentzako edizioetako zuzendaria ezagutu zuen, eta, hari esker, argitaletxearekin kolaboratzen hasi zen. Bertan, 1970eko hamarkadaren erdialdean, hasiera eman zion Kathelyk berak idatzi eta ilustraturiko Marmouset umeentzako liburu sailari.[4] Lehen liburukia, Le Pied de Marmouset, 1975ean argitaratu zen, eta hamar bat urtean 27 liburu argitaratu zituzten.[5] Frantsesezko argitalpenetan 2 milioi ale baino gehiago saldu ziren, eta hainbat hizkuntzatara itzuli zituzten.[6] Horrela, Marmouset, nederlanderaz, Peterje bihurtu zen[7]; turkieraz, Yumurcak[8]; alemanez, Stefan[9]; edo ingelesez, Caspar[10].
2000ko hamarkadatik, Dina Kathelynek kolorista gisa lan egin zuen zenbait komiki sailetan, tartean Alix, Murena edo Destins.[2][11]
2015ean, bere lehen eleberria argitaratu zuen, Le Poison silence, Chloe des Lys argitaletxean, eta 2019an, bigarrena, Passe le train, Academian.[12]
2018an, udal-hauteskundeetan aurkeztu zen, Brusela-Hiriburua eskualdeko Forest-lez-Bruxelles-en, Ecolo alderdiaren zerrendan[13], eta 290 boto lortu zituen[14].
2020an, Paul Teng-ek marrazturiko Le Pape et le peintre serie historikoaren bi liburukiak (BD Must argitaletxea) koloreztatu zituen.[15]
Heriotza
Dina Kathelyn 2024ko urrian hil zen, 90 urte zituela.[16][17][18]
Bizitza pribatua
Dina Kathelynek, ezkontzean, Tourneur abizena hartu zuen. Hiru seme-alaba izan zituen.[2] Foresten bizi zen.[13]
Obra
Argitalpenak
Gazte literatura
Marmouset
Le Corps de Marmouset (Bukatutako ipuin-sorta)
- Le Pied de Marmouset, Casterman, Tournai, 1975 (ISBN 2-203-11405-3) ;
- L'Oreille de Marmouset, Casterman, Tournai, 1975 (ISBN 2-203-11401-0) ;
- La Bouche de Marmouset, Casterman, Tournai, 1975 (ISBN 2-203-11402-9) (BNF 34564859) ;
- Les Cheveux de Marmouset, Casterman, Tournai, 1975 (ISBN 2-203-11403-7) ;
- La Main de Marmouset , Casterman, Tournai, 1975 (ISBN 2-203-11404-5) ;
- Le Nez de Marmouset, Casterman, Tournai, 1975 (ISBN 2-203-11406-1) ;
- Le Nombril de Marmouset, Casterman, Tournai, 1976 (ISBN 2-203-11407-X) ;
- L’Œil de Marmouset, Casterman, Tournai, 1976 (ISBN 2-203-11408-8).
Le Grandes Actions de Marmouset (Bukatutako ipuin-sorta)
- Marmouset plante une graine ; Casterman, 1976 (ISBN 2-203-11409-6)
- Marmouset soigne une tourterelle, Casterman, 1977 (ISBN 2-203-11410-X) ;
- Marmouset part en exploration, Casterman, 1977 (ISBN 2-203-11412-6) ;
- Marmouset dessine sa maman, Casterman, 1977 (ISBN 2-203-11411-8) ;
- Marmouset monte au grenier, Casterman, 1978 (ISBN 2-203-11413-4) ;
- Marmouset chipe une pomme, Casterman, 1978 (ISBN 2-203-11414-2) ;
- Marmouset a perdu son chien, Casterman, 1979 (OCLC 1010029532) ;
- Marmouset entre à l'école ; Casterman, 1980 (ISBN 2-203-11420-7)
- Marmouset compte de un à dix; Casterman, 1980 (ISBN 2-203-11419-3)
Marmouset et la vie (Bukatutako ipuin-sorta)
- Vive la mariée, Casterman, 1979 (ISBN 2-203-11417-7) ;
- Bonjour petite Sylvie, Casterman, 1979 (ISBN 2-203-11416-9) ;
- Au revoir oncle François, Casterman, 1979 (ISBN 2-203-11418-5).
Marmouset et les autres (Bukatutako ipuin-sorta)
- Marmouset et Makumba, Casterman, 1981 (ISBN 2-203-11422-3) ;
- Marmouset et Citronnelle, Casterman, 1982 (ISBN 2-203-11421-5) ;
- Marmouset, Cerise et Cerisette, Casterman, 1983 (ISBN 2-203-11423-1) ;
- Marmouset et Valentin, Casterman, 1984 (ISBN 2-203-11424-1) ;
- Marmouset et Nicolas, Casterman, 1985 (ISBN 2-203-11425-8).
Les Grands Albums de Marmouset et les autres (Bukatutako ipuin-sorta)
- Loup, loup, quelle heure est-il ?, Casterman, 1986 (ISBN 2-203-16001-2) ;
- Marmouset apprend les mois, Casterman, 1988 (ISBN 2-203-16002-0) ;
Je lis, je découvre, je joue avec Marmouset (Bukatutako ipuin-sorta). Testua: Geneviève Petit; ilustrazioak: Dina Kathelyn.[19]
2015ean, Casterman argitaletxeak Bonjour, Marmouset izenburuko kutxatila argitaratu zuen. Barruan gordeta zituen 1975ean plazaratutako Le Pied de Marmouset eta La Main de Marmouset liburuak.[20]
Eleberriak
Ipuin laburrak
Komikiak
Murena komiki-saila
- 3. La Meilleure des mères, Dargaud Benelux, Bruxelles, 2001eko ekaina. Gidoia: Jean Dufaux - Marrazkiak: Philippe Delaby - Koloreak: Philippe Delaby eta Dina Kathelyn - (ISBN 2-87129-302-3)
- 4. Ceux qui vont mourir..., Dargaud Benelux, Bruxelles, 2002ko iraila. Gidoia: Jean Dufaux - Marrazkiak: Philippe Delaby - Koloreak: Philippe Delaby eta Dina Kathelyn - (ISBN 2-87129-457-7)
La Vie en rose komiki-saila
- 1. Frelons, Glénat, «Bulle Noire» bilduma, Grenoble, 2003ko otsaila. Gidoia: Dieter - Marrazkiak: Viviane Nicaise - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 2-7234-3716-7)
- 2. Cap Gris-nez, Glénat, «Bulle Noire» bilduma, Grenoble, 2003ko uztaila. Gidoia: Dieter - Marrazkiak: Viviane Nicaise - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 2-7234-3984-4)
- 3. La Dernière Pluie, Glénat, «Bulle Noire» bilduma, Grenoble, 2004ko maiatza. Gidoia: Dieter - Marrazkiak: Viviane Nicaise - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 2-7234-4192-X)
L'Ordre impair komiki-saila
- 2. Séville 1600, Le Lombard, «Polyptyque» bilduma, Brusela, 2005eko otsaila. Gidoia: Rudi Miel eta Cristina Cuadra - Marrazkiak: Paul Teng - Koloreak: Scarlett, Graza, Dina Kathelyn - (ISBN 2803620537)
Les Aventures de La Mort et Lao-Tseu komiki-saila
Haute Sécurité komiki-saila
- 1. Les Gardiens du temple Tome 1/2, Dupuis, «Repérages» bilduma, Marcinelle, 2007ko abuztua. Gidoia: Joël Callède - Marrazkiak: Gihef - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 978-2-8001-3959-3)
- 2. Les Gardiens du temple Tome 2/2, Dupuis, «Repérages» bilduma, Marcinelle, 2007ko abuztua. Gidoia: Joël Callède - Marrazkiak: Gihef - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 978-2-8001-3976-0)
- 3. Les Nouveaux Maîtres Tome 1/2, Dupuis, «Repérages» bilduma, Marcinelle, 2008ko apirila. Gidoia: Joël Callède - Marrazkiak: Gihef - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 978-2-8001-4062-9)
- 4. Les Nouveaux Maîtres Tome 2/2, Dupuis, «Repérages» bilduma, Marcinelle, 2009ko urtarrila. Gidoia: Joël Callède - Marrazkiak: Gihef - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 978-2-8001-4338-5)
- 5. L'Ombre d'Ezekiel Tome 1/2, Dupuis, Marcinelle, 2010eko maiatzaren 28a. Gidoia: Joël Callède - Marrazkiak: Gihef - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 978-2-8001-4437-5)
- 6. L'Ombre d'Ezekiel Tome 2/2, Dupuis, Marcinelle, 2010eko urria. Gidoia: Joël Callède - Marrazkiak: Gihef - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 978-2-8001-4688-1)
La Guerre des dieux komiki-saila
- 1. De bruit et de fureur, Quadrants, «Quadrant solaire» bilduma, Toulon, 2010. Gidoia: Valérie Mangin - Marrazkiak: Dean Yazghi - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 978-2-302-00570-9)
Une enquête de Léonard de Vinci komiki-saila
Le pape et le Peintre komiki-saila
- 1. Le pape et le Peintre Tome 1/2, BD Must, 2020ko apirila. Gidoia: Jan Paul Shutten - Marrazkiak: Paul Teng - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 9782875355058)
- 2. Le pape et le Peintre Tome 2/2, BD Must, 2020ko apirila. Gidoia: Jan Paul Shutten - Marrazkiak: Paul Teng - Koloreak: Dina Kathelyn - (ISBN 9782875355065)
Erakusketak
Saria
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Dina Kathelyn» artikulutik itzulia izan da, 2024-11-19 data duen 220416129 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-11-19 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) «Kathelyn, Dina» Benezit Dictionary of Artists 2011-10-31 ISBN 9780199773787. (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ a b c d (Frantsesez) «Kathelyn, Dina - Bibliographie, BD, photo, biographie» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ a b c d (Frantsesez) G.I.. (2023-03-03). «Une exposition-vente de Dina Kathelyn, la maman de Marmouset, à la Galerie Aarnor à Spy dès le 10 mars» sudinfo.be (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ (Frantsesez) Kamps, Géraldine. (2015-04-16). «Dina Kathelyn : "J'ai découvert le bonheur de partager ce que je sais"» CCLJ - Centre Communautaire Laïc Juif (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ (Frantsesez) «Marmouset, tome 1 : Le pied de Marmouset» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ «Nouveautés - Bonjour Marmouset - Dina Kathelyn - CastermanJeunesse» web.archive.org 2015-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ (Ingelesez) Petertje zijn neusje by D. Kathelyn Tourneur. (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ OCLC 850777184
- ↑ OCLC 256670124
- ↑ Tourneur, Dina-Kathelyn. (1976). Caspar's ears. London : Burke ISBN 978-0-222-00444-4. (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ (Frantsesez) Lemaître, Bruno. (2024-05-28). «Dina Kathelyn - biographie, bibliographie, photo, manifestations, affiches» opalebd.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Frantsesez) Radoux, Séverine. (2019-07-03). «Sur la route de soi» Le Carnet et les Instants (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ a b (Frantsesez) «Dina Kathelyn - 32e de liste» [email protected] (Noiz kontsultatua: 2024-12-17)..
- ↑ (Frantsesez) «Élections communales 2018 - Résultats officiels - Forest - ECOLO-GROEN» bru2018.brussels (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Frantsesez) «Le pape et le Peintre - BD, informations, cotes» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Frantsesez) Maroulf. (2024-10-03). «Décès de Dina Kathelyn» Génération BD Maroulf (Noiz kontsultatua: 2024-12-17)..
- ↑ (Frantsesez) «Dina Kathelyn, créatrice du personnage de Marmouset, est décédée» rtbf.be 2024-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17)..
- ↑ a b (Frantsesez) «Décès de Dina Kathelyn, la créatrice de Marmouset» Le Carnet et les instants 2024-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17)..
- ↑ (Frantsesez) «Marmouset – Les années récré» www.lesanneesrecre.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Frantsesez) «Bonjour, Marmouset» Les petits bouquins 2015-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Frantsesez) Seny, Alexis. (2024-12-16). «Spy : pour la 1re fois, une expo-vente de Marmouset, le petit rouquin de nos premiers bouquins (photos)» lavenir.net (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
Kanpo estekak
|
|