Hegoaldetik iparraldera orientatua dago, 6 kilometroko bataz besteko zabalera du, eta 9ko luzera, Guadarrama mendilerroko haranik handienetako bat bihurtzen duena, Lozoya haranarekin batera. Ia erabat pinu gorrizko baso batek estaltzen du, Guadarrama mendilerroko handiena eta mendilerro honetako garrantzitsuenetako bat. 1200 metroko altueratik behera, haritz eta gaztainondoak ere badaude. 2000 metroko altueratik gora pinu gorriak desagertu eta alpetar larreak eta harkaiztiak agertzen dira.
Haranaren behealdeko zatiak 1100 eta 1500 metro arteko altuera du. Haranaren barrenean Eresma ibaia igarotzen da bere ibilguaren goiko zatian. Haraneko bere ibilguan zehar putzu eta igerileku natural ugari dago. Putzu hauetatik gertu, aisialdi guneak daude merendero eta aparkalekuekin, "Los Asientos" eta "Boca del Asno" deritzenen kasuan bezala. Inguru hauetara CL-601 errepide autonomikotik iristen da, SegoviaCollado Villalbarekin elkartzen duena.