Valpuesta (latinez: Valliposita edo Valle Conposita) antzinako Eliza Katoliko Erromatarraren elizbarrutietako bat izan zen.
Historia
Zalantzazko Valpuestako kartularioen arabera, Joan apezpikuak 804an eratu zuen. Hau, Iberiar Penintsulako konkista musulmana zela eta, Ocako elizbarrutia desegin eta Gaubea aldera ihes egin zuen. Elizabarrutia Tarragonako artxidiozesiko sufraganeoa zen.[1] 1087 arte iraun zuen, noiz Burgosko elizbarrutiak (egun artxidiozesia dena) bildu zuen.
Bere egoitza IX. mendeko eliza bisigotiko baten gainean eraikitako egungo Santa Mariaren kolegiatan zegoen.[2] Bertan Valpuestako kartularioak topatu zituzten non antzinako gaztelaniazko lehendabiziko hitzak dauden.[3] Hitz hauetan euskararen eragina nabarmena zen.
1969an Eliza Katolikoak elizbarrutia "berreskuratu" eta, harrezkero, apezpiku nominal izendatu ditu.
Apezpikuen zerrenda
- Joan (804)
- Felimir (876–881)
- Fredulf (884–890)
- Diego I.a (900)
- Diego II.a (929–957)
- Martin (963–992)
- Belasko (1008–1011)
- Antso (1011–1022)
- Munio I.a (1024–1037)
- Ato (1037–1049)
- Gartzia (1049–1052)
- Gomez (1052–1065)
- Munio II.a (1065–1087)
Erreferentziak
Kanpo estekak