Vallvidrera, el Tibidabo i les Planes Kataluniako Bartzelona hiriburuko Sarrià-Sant Gervasi barrutian dagoen auzo bat da. 2009. urtean 4.295 biztanle zituen. Auzo hau Vallvidrera, Tibidabo eta Les Planes eremuekin osatzen da, hedaduraz hiri honetako auzorik handiena da, eta Collserola mendilerroan kokatzen da.
Jatorriz, Vallvidrera udalerri independientea zen, halere 1890ean antzinako Sarrià udalerriari gehitu zitzaion. Ondoren Vallvidriera handituz joan eta aisialdirako leku ere bilakatu zen, gaur egun bartzelonar batzuen bizileku edo lolekua da.