Escola Pia Sant Antoni, Salesians de Rocafort, Bressol Tres Tombs, Escola d'eduació primària de Ferran Sunyer eta Institut d'educació secundària Lluïsa Cura hezkuntza zentroak.
Centre d'Atenció Primària Manso osasun zentroa.
Calàbria 66 auzogunea.
Renoir Floridablanca zinema aretoak.
Tres Tombs
Tres Tombs izeneko jaiaren jatorria XIX. mendeko bigarren erdialdean dago, Anton abadea omenduz, etxeko animalien babesle moduan. Auzo honetan antolatzen dute Arca de Noé, Associació de Veïns de Sant Antoni, Germandat de Sant Antoni eta Sant Antoni Comerç (SACC) elkarteek, Bartzelonako Udalaren sostenguarekin.
Desfilean, Udaltzaingoaren agente zaldunek parte hartzen dute eta hainbat zalgurdi zaharrek, suhiltzaileena, «Imperial» hil-zalgurdia, ardo zahagien banatzaileena, arroz kultibadoreenak eta beste batzuk. Hiritar askok euren etxeko animaliak bedeinkatzen dituzte MEscola Pia de Sant Antoni eskolan (ronda de Sant Pau, 72).
2006ko edizioa ia bertan behera gelditu zen arazo ekonomikoak zirela-eta. Behin gaindituta, tradizioak jarraitzen du eta Protocol Festiu de Barcelona delakoaren barruan sartuta dago.