Burdinbidea, geltokietatik igarotzean izan ezik, bide bikoitzerako plataformarekin eraikiko litzateke, baina zati batzuetan bide bakarra instalatu da instalazioa eta mantentze-lanak merkatzeko. Horrela, gaur egun bide bikoitza dago iparraldeko irteeran, Valladolideko geltokiaren barruan (1,638 km), Las Pajareras eta Cerrato AV bifurkazioaren artean (36,170 km), Las Barreras eta Las Arenas bifurkazioa artean (37,592 km), eta Vilechako bifurkazioko aldagailua eta Leongo geltokiaren artean (7,205 km). Hau da: bide bikoitza dago plataforma berrian, Valladolideko ipar konexio berritik Villamuriel aldagailuraino, Palentzia eta Leon arteko tartean, trenak errazago gurutzatzeko, eta azken horren sarreran. Bide bakarreko tarteek 6,413, 36,469 eta 40,654 kilometroko luzera dute.[1]
Geltokietatik igarotzeko, lehendik zegoen trenbide baten nazioarteko zabalera (zabalera iberiarra duena) egokitu beharko litzateke tarte hauetan: Valladolid-Ipar konexioa (8,051 km), Villamuriel-Becerril bidegurutzea (10,139 km), eta Onzonilla-Leon (6,618 km).
Valladolidetik irtetean Canal del Duero bidurkazioa (104 desbideratzea 186,283 km-n) aurkituko genuke, zabalera estandarreko trenak San Cristóbal poligonoko trenbide-gune berriko tailer berrietara irten ahal izateko Duero-Valladolid Fuente Amarga burdinbidea berriaren bidez. Horren ondorioz, tren horiek Madril-Hendaia burdinbidearen 243 metroko tarte batetik igaroko lirateke (255,723 KPtik 255,966 KPra), hirugarren erreiaren bidez zabalera mistoko instalazioarekin. 255,966 KPan desbideratze misto bat egongo litzateke, eta, horri esker, zabalera estandarreko trenak nahiz zabalera iberikokoak sartu ahal izango lirateke tailerrera.[2]