Valentín Faustino Berastegi Barona (Gasteiz, 1789ko otsailaren 14a – 1878ko azaroaren 1a) arabar militar eta politikaria izan zen. Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu eta kapitain bilakatu zen. 1826an Arabako ahaldun nagusi izendatu zuten. Lehen Karlistaldian On Karlos aldarrikatu zuen. Urizaharreko guduan Martín Zurbanok atxilotu eta bizitza publikoa utzi zuen.