Urederraren iturburuko ur-jauzia Bakedao herrian dagoen ur-jauzia da, Nafarroa Garaian.
Geografia
Ur-jauzia Urbasa-Andia natura parkean dago, Urederra ibaiaren iturburuan. Urak zirku bat sortu du, Urbasa mendiko hegoaldeko gailurraren hegoaldeko hegalean kokatua. Geomorfologia berezi-berezia da, hainbat ekosistema diferente biltzen dituena.[1]
Iristeko modua
Urederra ibaiaren iturburura iristeko, Bakedaoko aparkalekutik abiatzen den bidezidorretik joan behar da oinez. Iturburuak egindako zirkua ere ikusten ahal dugu, paretaren goiko aldetik joanez gero, Zurgainetik.[2][3]
Argazki galeria
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak