Urdaiazpiko egosia[1] edo xingar egosia ur gazitan eta, gehienetan, ongailuekin egositako txerrikia da, atzeko hankekin egina. Urdaiazpiko hau osorik eta hezurgabe saltzen da, edo xerratan moztua.
Proteina kantitate handia du (%19[2])eta 100 gramoko 150-200 kcal inguru[2], baina gantz gutxi (% 3-5[2]). Gainera, aberatsa da sodio (% 0,8[2]), fosforo, burdina, zink eta B3-B6-B12 bitaminatan. Horregatik guztiagatik, dieta kontrolatuetan sarri erabiltzen da.
Espezialitateak
Urdaizapiko egosi mota ugari daude, prestatzeko era antzekoak dituztenak. Hauek dira ezagunenak:
- Yorkeko urdaiazpikoa (York ham): 1860an Robert Burrow Atkinson izeneko harakinak horrela prestatzen zuen urdaizpikoa York hiriko Blossom Street zuen urdaitegian. Laster ospetsu bilakatu eta kanpotik zetozen bisitariek urdaiazpiko egosi Yorkeko erara eskatzeari ekion zioten.[3] Yorken Madeirako ardoaz egindako saltsan jaten dute.
- Parisko urdaiazpikoa (jambon de Paris)
- Italiako urdaiazpiko egosia (Prosciutto cotto)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak