Urbión

Urbión
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPico Urbión (en) Itzuli
Garaiera2.228 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak42°00′30″N 2°51′52″W / 42.0083°N 2.8644°W / 42.0083; -2.8644
MendikateaIberiar sistema
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
Soriako eskualdePinares Comarca
UdalerriaDuruelo de la Sierra

Urbión[1] (gaztelaniaz: Picos de Urbión) Espainiako Iberiar sistemako mendilerro altuenetako bat da. Errioxako Autonomia Erkidegoa, Soria eta Burgosko probintzien bilgunean zabaltzen da. Ebro eta Dueroko arroak banatzen ditu. Mendebaldera Neila mendilerroa eta ekialdera Cebollera mendilerroa zabaltzen dira. Iparraldera Demandako mendilerroa dago.

Tontorrak

2.000 metroko mailaren inguruan daude: tontorrik altuena Muela de Urbión (2.228 m) da. Mendi horiek glaziarrek modelatuak dira. Antzinako galaziar horien aztarnak dira Laguna de Urbión eta Laguna Negra de Urbión laku ezagunak.

Duero

Duero ibaia mendi horietan sortzen da, Duruelo de la Sierrako udalerrian, Soriako ipar-mendebaldean, 2.160 metroko altueran.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).


Kanpo estekak