- Artikulu hau Danubio arroko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Una (argipena)».
Una Kroazia eta Bosnia eta Herzegovinako mendebaldea zeharkatzen duen ibaia da. Sava ibaiaren zuzeneko adarra da, eta honek Danubiorekin bat egiten du gero. Ibaiaren arroak 10.400 km ditu eta milioi bat lagun bizi dira eskualdean[1].
Una Stražbenica mendiaren ipar-ekialdeko muinoetan jaiotzen da, eta igarotzen da herri hauetatik: Martinbrod, Kulen Vakuf, Ripac, Bihac, Bosanska Krupa, Bosanska Otoka, Novi Grad (lehen Bosanski Novi), Bosanska Kostajnica eta Dubica. Sava ibaira iristen da, Jasenovac-etik gertu, Kroazian.
Unara bertara ematen duten ibaiak dira Unac, Sana, Klokot eta Kruνnica dira.
Ibaiaren ibarretan 170 sendabelar mota hazten dira. Horietako bat Campanula unensis da, espezie endemikoa. 28 arrain-mota bizi dira, eta handiena Danubioko izokina da (Hucho hucho).
Erreferentziak
Kanpo estekak