Lika-Senj (kroazieraz Ličko-senjska županija) Kroaziako Kvarner itsasertzeko eskualde bat da. Mugakide ditu iparraldean Primorje-Gorski Kotar eskualdea eta hegoaldean Zadar eskualdea. 51.022 biztanle zituen 2011n, eta hiriburua Gospić da.
Geografia
Kapela eta Velebit mendikateek zeharkatzen dute ingurunea. Mendirik altuenak Vaganski (1.757 m), Sveto brdo (1.751 m) eta Mali Rajinac (1.699 m) dira. Hiru parke nazional daude eskualdean: Plitvice, Paklenica eta Sjeverni Velebit.
Banaketa administratiboa
4 hiri eta 8 udalerrik osatzen dute Lika-Senj eskualdea.
Kanpo estekak