Uli irudiak, baita ere Nalik irudiak jatorri erlijioa zituzten egurrezko eskulturak dira. Buruen ehiztarien eta Madak talde lingusitikoaren kulturarekin lotuta zeuden. Irudiak hermafroditak ziren, bularrez eta zakilez. Datazio aldetik, XVII. eta XVIII. mendekoak dira. Gaur egun ez dira egiten.[1]
Aurkikuntza
Irudi hauen ezagutza Europan oso berantiarra izan zen. Bildumagileek eta esploratzaileek XIX. mendeko amaieran ezagutu zituzten, erabiltzen ziren lurraldetan, hau da, Lelet goi ordokian, Irlanda Berriaren iparraldean, Bismarck uhartedian. Orduan eskultura asko Europara eta Ipar Amerikara eraman ziren. Egun 250 inguru ezagutzen dira. Urte haietan Neuguinea-Kompagnie
edo Irlanda Berria Ginea Berriko Alemanar Konpainiaren eskuetan zegoen (1884-1899). Gaur egun Papua Ginea Berriaren barruan dago. Zalantzarik gabe lurralde horren arte-lan ezagunenak dira. Ondorioz, oso baloratuta daude: Dorotheum enkante-aretoan 150.000 eta 180.000 euro artean saldu zen bat adibidez.[1]