Udarik gabeko urtea1816. urtean Europa eta Ameriketako Estatu Batuetako udako klima arraroa definitzeko erabiltzen den esaera da. Klimaren aldaketa azkar hori, urtebete lehenago IndonesiakoTambora sumendiaren erupzioak atmosferara jaurtitako errautsak eragin zuen, eguzkiaren indarra gutxitu eta planetako tenperatura jaitsiaraztean.
1816komaiatzeko bat-bateko izotzaldiak, uztak deuseztatu zituen[1], eta janari gabezia Europa eta Ameriketako Estatu Batuetan hedatu zen. Janari gabezi hark, gosea eragin zuen, eta gosearen ondorioz ehundaka pertsona hil ziren.
Hotzaldiaren eragina
Bat-bateko hotzaldiak, milaka pertsona hil zituen XIX. mendearen hasieran BBC telebista kateak eginiko dokumentalaren arabera, Europan hildakoak 200.000 inguru izan zirela uste da.