- Artikulu hau Aitor Armentia López de Ipiñari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Aitor Armentia López de Ipiña (Gasteiz, 2001) UDDA izen artistikoaz ezagunagoa, Euskal Herriko abeslaria eta musikagilea da. Bere musika generoa Pop estiloaren barruan sartzen da, nahiz eta bere abestietan beste adar batzuk; rock, indie,... jotzen dituen.
Ibilbidea
2021an kaleratu zituen bere lehenengo kantak, Florecer eta Time Flies, eta ondoren, bere lehen diska kaleratu zuen, En las Nubes[1], Ihana Iriondok ekoiztutakoa[2]. Diska honetako abesti guztiak UDDAk idatzi zituen, eta hainbat kolaborazio egon ziren bertan: Imanol G. Barrerira (gitarra elektrikoa), Alba Rodríguez (tronpeta), Lorazesugar (biolina) eta Erlantz Erezuma (baxua).
2021ko Gaztea Maketa Lehiaketan irabazi zuen ''Entzuleen Saria'', Ura edo Sua abestiarekin. Lehiaketaren finala Bilboko Kafe Antzokian ospatu zen, eta bertan jo zuen UDDAk Silitia, Mirua eta Sara Azurzarekin batera[3].
Diskografia
- En las Nubes (2021, autoekoizpena).
Erreferentziak
Kanpo estekak