Taldea 1999an sortu zen eta 2008an Hirugarren mailara igo zen. Hurrengo urteetan egoitza aldatuz joan zen toki bakoitzean bertako izena hartuz, Costa Cálida-Beniaján hasieran eta ondoren Costa Cálida-Sangonera.
2011-12 denboraldirako Universidad Católica San Antoniok taldea babestu eta gaur egungo izena hartu zuen. Urte horretan bertan Bigarren B mailara igotzeaz gain Errege Kopan egin zuen debuta eta Deportivo Alavés taldearen aurka jokatu zuen. Urte bete egin zuen 2. B mailan baina 2014an berriz igo zen. 2016an Bigarren B mailako txapelduna izan zen eta Bigarren mailara igo zen, hurrengo urtean ordea maila galdu du.