Txoko latex

Txoko latex, 1990eko hamarkadaren erdialdean ETB1en aireratutako umorezko parodia panpin saio bat izan zen. Erresuma Batuko Spitting image saioan oinarritu zen, baina hark zuen tonu kaustiko eta ironia maila goxatuz.

Saioak garaiko euskal gizartea, politika, kultura eta kirolaren egunerokotasuneko albisteak umore tonuan jorratzen zituen. Astero aireratzen zen eta 30 minutu inguru irauten zituen.

Zuzendaria Manuel Gil zen, eta argumentuak Andu Lertxundirekin batera idazten zituen.

Panpinak Dori Nuevok zuzendutako talde batek sortzen zituen, eta Gasteizko Zirzinka antzerki konpainiako bi aktoreek panpinak mugitu eta keinuak eginarazten zizkieten[1].

Pertsonaiak

Honako garaiko euskal gizarte, politika eta kulturaren pertsonai nabarmenek beren latexko panpinak izan zituzten: Jose Antonio Ardanza (lehendakaria), Xabier Arzalluz (EAJko politikaria), Jon Idigoras (Herri Batasunako politikaria), Karlos Garaikoetxea (Eusko Alkartasunako politikaria), Txiki Benegas eta Juan Mari Bandres (PSEeko politikariak), Mañukorta (bertsolaria), Jorge Oteiza (eskultorea), Txaro Arteaga (Emakundeko burua), Marino Lejarreta (txirrindularia), Maddalen Iriarte (Gaur egun albistegiko aurkezlea)...

Denera 15 pertsonaia izatera ailegatu zen, horietatik emakumeak 2 besterik ez.

Erreferentziak

Kanpo estekak