Txinbo-txakur[1] edo spanielak (frantsesez, épagneul) ile luzeko ehiza-txakurren multzo heterogeneo bat dira. Txinbo edo txori txikiak, zein birigarro eta zozoak ehizatzeko erabili izan dira tradizionalki[2], baina konpania txakur bezala ere bairef> Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila, Eusko Jaurlaritza. (2014). «Ehizaren liburua: Ehizatzeko Gaitasun Azterketarako Gidaliburua. Euskal Autonomia Erkidegoa (Zuzenduta) = Manual de caza: Guía para el Examen de Aptitud para cazar. Comunidad Autónoma del País Vasco (Corregido)» (PDF) www.euskadi.eus: 161-173. (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).</ref>.
Etimologia
14. mendeko Gaston Fébus Foixeko kondearen Ehiza-liburuan agertzen dira aipatuak eta deskribatuak, modu bikoitzean: "...qu'on appelle chiens d'oysel et espainholz." Bigarren terminotik, ustez Espainiako txakur tipikoak zirelakoan (nahiz eta liburuan aipa beste herrialde batzueran ere egon bazeudela) eratortzen dira épagneul eta spaniel termino modernoak.
Chien d'oysel delako forma, berriz, euskarazko txinbo-txakur aldaeraren kalkoa da, txinbo delarik txori ohikoan txiki baina indeterminatuei esateko modu bat.
Arraza izendapenak
Txinbo-txakur batzuek arraza izendapen ezagutua dute. Batzuek NFZren ehizako txakur erakusleen 7. taldean[3]:
Beste batzuk txakur jasotzaileen 8. taldean[4]:
Konpainia txakurren 9. taldean ere badaude batzuk[5]:
Erreferentziak
Kanpo estekak