Txinako Industria eta Merkataritza Bankua (ICBC; txinera tradizionalez: 中國工商銀行股份有限公司; txinera sinplifikatuz: 中国工商银行; pinyinez: Zhōngguó Gōngshāng Yínháng, hizkera arruntean 工行 Gōngháng; ingelesez: Industrial and Commercial Bank of China Ltd.) estatuaren jabetzako Txinako Herri Errepublikako lau banku komertzial nagusienetariko bat da. Merkatu kapitalizazioa kontuan hartuta, Txinako eta munduko bankurik handiena da.[1] Estatuko lau banku komertzial handietako bat da (beste hirurak Bank of China, Txinako Nekazaritza Bankua eta Txinako Eraikuntza Bankua dira). Merkatuko balioari eta gordailuei dagokionez, munduko bankurik handiena ere, eta baita munduko bankurik errentagarriena ere.
1984ko urtarrilaren 1ean sozietate anonimo gisa sortu zuten. 18.000 salmenta-puntu baino gehiago ditu, atzerriko 106 sukurtsal, 2,5 milioi bezero korporatibo eta 150 milioi bezero indibidual barne.[2][3] 2007ko uztailean, 254.000 milioi dolarreko merkatu kapitalizazioarekin, bere akzioen prezio igoera baten ondoren bankurik baliotsuena bihurtu zen, Citigroup gaindituz.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak