Arabako idazle eta kazetaria, komunikabide eta gehigarri kultural ugarirekin aritzen da lanean. Ipuina, eleberria eta komikiak argitaratu ditu. Sormenezko idazketa-eskolak ematen ditu Deustuko Unibertsitatean, eta narratiba- eta idazketa-eskolak Bilboko ALEA Literatur Elkartean.[3] 2016. urtean narrazio-ikastaroa eman zuen Bartzelonako Idazketa Eskolan. Radio Euskadin ematen den Pompas de papel saioaren parte da. Los últimos románticoseleberriarekin, 2021ean, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) lanari esker, gaztelaniazko literaturaren kategorian.[4][5]