Txakur-mukieria txakurrei eta bestelako animalia bereziki gazteei erasaten dien gaixotasun biriko kutsakorra da, Morbillivirus generoko birus batek eragina. Sukar altua, arnas eta begietako katarroa, gastroenteritisa, biriketako konplikazioak edo konplikazio neurologikoak eragiten ditu, eta heriotza-tasa altua du.[1]
Canidae, Mustelidae, Mephitidae, Hyaenidae, Ailuridae, Procyonidae, Pinnipedia, zenbait Viverridae eta Felidae (nahiz eta etxekotutako katuek ez) familietako kideek jasaten dute. Tartean, gizakiokin lotura estuagoak dutenak txakurrak, hudoak eta bisoiak dira.[2] Txerto bat dagoen arren, oraindik munduko leku askotan irauten du.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak