Two Lovers (euskaraz Bi Maitale), 2008ko James Gray estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Fedor Dostoievski errusiar idazlaren Gau Zuriak (1848) kontakizun laburrean oinarritua dago. Joaquin Phoenix, Gwyneth Paltrow, Vinessa Shaw, Isabella Rossellini, Elias Koteas eta Moni Moshonov aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York. Leonard Kraditor (Joaquin Phoenix) psikoligikoki ezegonkorra den eta bere azken krisialdi mentalaren ondoren Ruth eta Reuben gurasoen etxera itzuli berri den gizon gazte ezkongabea da, haien zaintzapean osatzeko asmoz. Bapatean, bere aitaren sozioaren alaba den Sandra Cohen (Vinessa Shaw) emakume gazte erakargarri ezagutu eta elkarrekin ateratzen hasiko dira, ezkontza hurbil dagoela dirudielarik. Baina Leonarden bizitzan auzolagun berri bat sartuko da, Michelle Rausch (Gwyneth Paltrow) emakume eder, misteriotsu eta izaera aldakorrekoa agertuko da, eta auzo aspergarri hartan egokitzea lortzen ez duela dirudien arren, Leonard Michelletaz txora-txaora egin eta mutilak aurrez Sandrarekin batera bizitzea pentsatzen zuen bizimodu lasaiari buruz gogoeta egitera bultzaraziko du.
Aktoreak
Kanpo estekak