Turner & Hooch, 1989ko Roger Spottiswoode estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako polizia komedia film bat da. Tom Hanks,
Mare Winningham, Craig T. Nelson eta Reginald VelJohnson aktoreek antzeztu zuten.
Hiru hilabete aurretik estreinatu eta John Belushik antzeztuko K-9 filmaren antzeko argumentua du, gainera bi filmak polizia-detektibea eta txakur bikote batek protagonizatuak daude.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Scott Turner (Tom Hanks) Kalifornia Iparraldeko Cypress Beach herri txikiko polizia sailean lan egitetik amaitutako hiru egun besterik gelditzen es zaizkion ofizial gazte bat da, Sacramento hirira lekualdatu baitute, han gazteak kasu garrantzitsuagoak argitzeko ardura emango diotelako itxaropena du. Halere, Amos Reed (John McIntire) lankide eta laguna erail egingo dute eta Turnerrek hilketa ikertzea erabakiko du, betebehar horretan Amosen maskota zen era Hooch deritzon Bordeleko Dogo arrazako polizia-txakurraren laguntza izango du.
Aktoreak
Kanpo estekak