Turduloak

Talde etniko infotaulaTurduloak

Motaetnia
Hizkuntzaturduliera
Honen parteJaéngo probintzia eta Kordobako probintzia
Geografia
EstatuaEspainia
Hedapen mapa

Turduloak (latinez: turduli ; antzinako grezieraz: Τούρδουλοι (Turdouloi) erromatarren aurreko herri bat izan ziren, Guadiana ibaiaren eta Guadalquivir ibaiaren haranen artean kokatua, La Serenatik Granadako Genil ibarreraino iristen zena, gutxi gorabehera Oretania eta Turdetaniaren artean. Ibolcako oppidum zaharra zuten hiriburu (batzuetan Ipolka izenaz transkribatua), erromatarren garaian Obulco izenaz ezagutzen zena, eta gaur egungo Jaén eta Cordoba probintzien artean dagoen Porcuna hiriarekin bat datorrena.

Bere hizkuntza, ustez, tartesiar jatorrikoa zen. Hegoaldera eta mendebaldera Turdetaniarekin muga zuten, iparraldera karpetaniarrekin, mendebaldera konioekin eta ekialdera oretaniarrekin. Hegoaldean Penibetar mendikatea du berezko muga, eta mendebaldean, berriz, gaur egungo Fuentes de Andalucían dago, antzinako Obvlcula zena (latinez 'Obulco txikia' esan nahi duena).

Ez dira nahastu behar gaur egungo Portugal erdialdeko kostan zegoen beste herri-multzo batekin, lusitaniarren kultura-eremukoka zirenak, "turdulo zaharrak" (turduli veteres) edo "turdulo oppidanoak" (turduli oppidani) izena zutenak. Estrabonek eta Plinio Zaharrak kontatzen dute turdulo batzuek iparralderantz egindako inbasioen emaitza zirela. Inbasio edo emigrazio hori, konioekin eta beste celtici (zeltiko) batzuekin batera egin zuten, eta Duero ibiaren hegoaldean finkatu iziren, lusitaniarrekin.

Idazketa

Tartesiar zeinu-multzoaren proposamenetako bat. Rodríguez Ramos 2000tik egokitua.

Tuduluen idazkera tartesiarren hizkuntzaren eta idazkeraren bilakaera historikoa zen. Truduluen hilarrietako idazkera hego-ekialdeko iberiarraren idazkerarekiko oso antzekoa da, bai zeinuen formagatik, bai zeinuek adierazten duten balioagatik.

Idazkera paleohispanikoen jatorriari buruz ez dago adostasunik: ikertzaile batzuentzat beren jatorria zuzena da eta feniziar alfabetoari lotuta dago soilik; beste batzuentzat, aldiz, greziar alfabetoak ere eragina izan zuen sorreran.

Alfabeto greko-iberiarra izan ezik, gainerako eskritura paleohispanikoek ezaugarri tipologiko bereizgarri bat partekatzen dute: balio silabikoa duten zeinuak dituzte herskariek, eta balio alfabetikoa duten zeinuak gainerako kontsonante eta bokaleek. Idazketa-sistemen sailkapenaren ikuspegitik, ez dira alfabetoak edo silabarioak, baizik eta idazkera mistoak, normalean erdi-silabario gisa identifikatzen direnak.

Idazkera tartesikoaren berezitasuna zeinu silabikoen erredundantzia bokaliko sistematikoa da, eta fenomeno hori beste idazkera paleohispanikoetan hondarra da. Ikertzaile batzuek idazkera hori erdi-silabario erredundantetzat jotzen dute; beste batzuek, berriz, alfabeto erredundantetzat. Ulrich Schmollek aurkitu zuen zeinu silabikoen erredundantzia bokalikoaren fenomenoa, eta idazkera horren zeinu gehienak silabiko, bokaliko eta kontsonantikoetan sailkatzeko aukera ematen du. Hala eta guztiz ere, oraindik ezin da deszifratzea itxitzat eman, ez baitago adostasunik proposamen zehatzak egin dituzten ikertzaileen artean.

Erreferentziak

  • García-Bellido, M. P. (1995) «élticos y túrdulos en la Beturia según sus documentos monetales», in Celtas y túrdulos: la Beturia, Cuadernos emeritenses, 9, Mérida. 255-292.
  • ZZAA (1995) “Celtas y túrdulos: la Beturia”, Meridako Erromatar Artearen Museo Nazionala, Mérida.

Bibliogafia osagarria

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.