Léonard Tsuguharu Foujita (japonieraz: 藤田 嗣治, Fujita Tsuguharu?, Tokio, 1886ko azaroaren 27a - Zurich, 1968ko urtarrilaren 29a)
japoniar margolaria izan zen.
Tokioko Eskola Inperialean hasi zituen ikasketak; 1913. urtean Parisa joan zen, eta Parisko Eskola delakoaren kide izan zen. Foujitaren estiloak Europako eta Ekialdeko tekniken eta tradizioaren bateratzea du ezaugarri. Bere margoetan emakume biluziak, erretratuak eta izadi hilak dira nagusi. Obrak: Itzartzea, Lana, Autorretratua, Artista eta bere katua, Eva. 1959. urtean katoliko egin zen; izena ere aldatu egin zuen, eta Foujitaren ustez margolarietan bikainena izan zenarena hartu zuen: Leonardo.
Erreferentziak