True Grit (euskaraz Benetazko Kemena) 1969ko Henry Hathaway estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. 1968ko Charles Portis idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. John Wayne, Kim Darby, Glen Campbell, Robert Duvall, Jeff Corey, Dennis Hopper, Strother Martin eta John Fiedler aktoreek antzeztu zuten.
1969ko Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (John Wayne) irabazi zuen, bai eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso ere (abestia: True Grit, egileak: Elmer Bernstein, musika; Don Black, hitzak).
2010ean izenburu berdineko berregokitzapena zinemaratu zen, Coen anaiek zuzendu eta Jeff Bridges, Matt Damon, Josh Brolin, Barry Pepper eta Hailee Steinfeld aktoreek antzeztua.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Rooster Cogburn (John Wayne) marshall adindu, zurrutero eta begibakar bat da. Behinola, Mattie Ross (Kim Darby) neska gazte kementsu eta egoskorrak kontratatuko du, hark neskaren Frank Ross (Frank Ross) aitaren hiltzailea, Tom Chaney (Jeff Corey), atzeman dezan. Gainera, betebehar honetan La Boeuf (Glen Campbell) Texas Rangerraren laguntza ere izango dute.
Aktoreak
Kanpo estekak