Tretza, korda edo kordelina arrantzurako sokaamuduna da.[1] Uretan murgildutako subil izeneko soka luze bat da eta bertatik amuak dituzten poterak zintzilikatzen dira.[2]
Munduan tretza-arrantza egiteko hainbat modu daude baina normalean tretzariek ezpata-arrain, atun, halibut eta antzeko arrainak harrapatzen dituzte.[3]