Transnistriako Indar Armatuak

Transnistriako Indar Armatuak
Datuak
MotaIndar armatuak
HerrialdeaTransnistria
Historia
Sorrera1991ko irailaren 6a

Transnistriako Indar Armatuak edo, ofizialki, Pridnestroviar Moldaviako Errepublikaren Indar Armatuak (errumanieraz: Forțele armate ale Republicii Moldovenești Nistrene; Moldaviar Zirilikoz: Форцеле армате але Републичий Молдовенешть Нистрене; errusieraz: Вооружённые силы Приднестровской Молдавской Республики; ukraineraz: Збройні сили Придністровської Молдавської Республіки) aitortu gabeko estatua den Transnistriaren indar militarrak dira. Indar Armatua hauek 1991ko irailaren 6an sortu ziren "Pridnestroviar Moldaviako Errepublikaren [Transnistriaren] subiranotasuna eta independentzia mantentzeko", Errepublikaren Konstituzioaren 11. artikuluaren arabera.[1]

Historia

1991ko irailaren 6an, Transnistriako Sobiet Gorenak Transnistriako unitate militar bat eratzea eskatzen zuen ebazpena onartu zuen; hala, Transnistriako Guardia Errepublikanoa (errusieraz: Республиканская гвардия ПМР ) sortu zen, Moldaviako Errepublikako Guardia Errepublikarraren parekide zuzen modura (errumanieraz: Garda Republicană) –izan ere, biak izan ziren beren herrialdeko indar armatuen aurrekoak–.[2] Bere lehen gatazka handian, guardiak Moldaviako Armada Nazionalaren tropak uxatu zituen Dubăsari hirian, 1991ko abenduan. Era berean, 1991 amaierarako, orokorrean, Transnistriako Indar Armatuen antolaketa-eraketa amaitu zen.[3] 1992ko martxoan, Transnistriako Gerra hasi eta gutxira, Herri Milizia sortu zen, Errusiako Indar Armatuen Guardiako 14. Armadak lagunduta eta armatuta. 1992. urtearen amaieran, Defentsa Ministerioaren eta Estatu Nagusiaren egitura nagusi guztiak eratu ziren, unitate militar indibidualak, gobernu-agentziak eta zerbitzu espezializatuak barne. 1993ko martxoaren 14an, indar armatu berrietako langileek herrialdeari leialtasun-zin militarra egin zioten.[3]

2021erako, Transnistria sobietar-garaiko ekipamenduz hornituta dago oraindik; hala nola, T-64BV tankeak, BMP-1 eta BMP-2 artilleria-ibilgailuak eta sobietar-osteko kamioiakUral-375, GAZ-66 eta Zil-131ak–.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak