Tracey Anne Thorn (Brookmans Park, Ingalaterra, 1962) abeslari, kantu-konposagile eta idazlea da. Everything But The Girl pop bikotearen erdia izateagatik da ezaguna batik bat.
Bikote gisa 27 urte igaro ondoren, Thorn eta Everything But The Girl-eko beste taldekidea, Ben Watt, ezkondu egin ziren 2008an. Hampsteaden bizi dira, Londres iparraldean. Bikoteak bi biki ditu, Jean eta Alfie, 1998an jaiotakoak, eta beste seme bat, Blake, 2001ean jaioa[1].
Idazle gisa hiru liburu idatzi ditu, hiruak bere musikari esperientzia kontatuz:
- Bedsit Disco Queen: How I Grew Up and Tried to Be a Pop Star, 2013[2]. Honekin bereziki oso kritika onak lortu zituen.
- Naked at the Albert Hall, 2015.
- Another Planet: A Teenager in Suburbia, 2019.
Erreferentziak